Goiatz Aguado aktore duen film laburrak saria jaso du Enkarzine jaialdian

Baleike 2018ko azaroaren 26a

Goiatz Aguado zumaiarra aktore duen ¿Quieres que hoy te bese? lanak Enkarterriko film labur onenaren saria jaso du Enkarzine jaialdian. 

Miriam Ortega Dominguezek eta Iker Arcek zuzendutako film labur hau bere bidea egiten ari da. Txileko, Hego Afrikako eta Mexiko Hiriko zine jaialditan erakutsi dute azken hilabeteotan, eta Atenaseko (Grezia) Anatomy International Film Festivalerako, eta Italiako Abruzzo Horror Film Festivalerako ere hautatu dute.

Hurbilado, asteburu honetan Enkarzine jaialdian saritu dute Enkarterriko film labur onena bezala. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide