Liburutegiko ikasgelak ordutegi jarraitua izango du abenduan eta urtarrilan

Baleike 2018ko azaroaren 27a

Azterketa garaia badatorrela eta, ordutegi zabalagoa izango du Alondegia kultur etxeko ikasgelak. 

Abenduan eta urtarrilean astelehenetik ostiralera 09:30etik 20:00etara bitartean egongo da zabalik Alondegiko 4. solairuko ikasgela. Larunbatetan goizez zabalduko dute, 09:30etik 13:30era.

Haur eta helduen liburutegiak, berriz, ohiko ordutegian irekiko dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide