Amaia plazako Agustin harategiak larunbatean itxiko ditu ateak. Agustin harakinak eskerrak eman nahi izan dizkie urte hauetan guztietan bezero izan diren herritarrei. Era berean, Alai auzategiko harategian lanean jarraituko duela gogorarazi nahi izan du.