Musika Eskolak eta Igor Euskaltegiak Euskaraldiarekin bat egin dute

Baleike

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak eta Igor euskaltegiak elkarlanean, Euskaraldiaren aldeko ikuskizuna egin dute arratsaldean Beheko plazan.

Euskaraldian bete-betean, Euskal kantak bai! izeneko emanaldia eskaini dute Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleak, Igor euskaltegiko lagunekin batera. Musikaz, abestiz eta dantzaz jositako ikuskizun atsegina taularatu dute ikusleen gozagarrirako. Horrela, Euskaraldiarekiko atxikimendua adierazi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide