2018ko irailaren 27an egin zen bilkuran, udalbatzak hasierako onarpena eman zion Zumaiako herrian etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak arautuko dituen ordenantzaren aldaketari. Ordenantza urriaren 9an argitaratu zuten Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta 30 laneguneko epea jarri zen alegazioak aurkezteko. Epealdi horretan alegaziorik aurkeztu ez dutenez, behin betirako onartu dute ordenantza.
Zumaiako udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat duten edo 2018ko abenduaren 12a baino lehen alokairu erregimenean kontratu bat sinatzeko konpromisoa hartuko duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteek jaso ahal izango dute laguntza hau. Etxebizitza partekatzen duten guztiak ere izan ahal izango dira onuradun, baldin eta errentamendu kontratua denek sinatzen badute, banan-banan.
Diru-laguntza oinarri hauetan ezarritako baldintzen arabera emango da, onuradunak gutxienez 12 hilabetetan izandako alokairu gastua kontuan hartuta, eta betiere baldintza horiek denbora tarte horretan mantentzen badira.
Deialdi honetan emango diren diru-laguntzen zenbatekoa guztira 63.000,00 eurokoa izango da, eta hori 2018 urterako Zumaiako Udalaren Aurrekontu Orokorren Gazteen emantzipaziorako partidatik hartuko dira.
Laguntzak eskatzeko azken eguna abenduaren 12a izango da.
Hemen duzue Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia. Hemen duzue bete beharreko eskaera orria, eta hemen eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.
- ESKAERA:
- NAN edo EGOILIAR TXARTELA (adingabeak badaude: familia liburua)
- ERROLDA (Eskatzailearena eta bizikidetza unitatearena)
- KONTRATUAREN KOPIA (Originala edo konpultsatua)
- Zenbat titular?
- Partekatua?
- KONTU KORRONTEAREN TITULARTASUNAREN AGIRIA
- BANKU AGIRIA (originala edo konpultsatua). ORDAINKETAK.
- ETXEBIZITZA REN JABE EZ IZATEAREN AGIRIA. Erregistrokoa.
- ERRENTA AITORPENA: Ez badago derrigortuta, Ogasunaren agiria (azken zerga ekitaldiarena) eta Gizarte segurantzak emandako lanbizitzari buruzko agiria.
- EGUNEAN ZERGA BETEBEHARRETAN ETA GIZARTE SEGURANTZAN
- BIZIKIDETZA UNITATEKO KIDEREN BAT BANATUTA, DIBORTZIATUA EDO IZATEZKO BIKOTEARI UTZI BADIO: DAGOZKION AGIRIAK. epai irmoaren kopia, non zehazten den hitzartutako seme-alabengatiko mantenu pentsioa. mantenu pentsioaren ordainketaren ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
- IKASKETEN AGIRIAK