2018/12/01 20:30ean

Emanaldia

Noel Eguberri Anuntzio

Noel Eguberri Anuntzio
Parrokia, Zumaia

Abenduaren 1ean, Errenteariako Andra Mari eta Zumaiako San Pedro abesbatzek Gabonetako kontzertua eskainiko dute parrokian, 20:30ean.

Bi lan ezberdin izango dira egitarauan. Alde batetik, Camille Saint-Saens musikagile frantziarraren “Oratorio de Noël” eta ,bestetik, Tomás Aragüesek idatzitako “Suite de Navidad”. Lehenengoan Gabon Gaueko kontakizuna izango da oinarria, eta bigarrengoan, berriz, Gabonetako abestiekin egindako bilduma bat abestuko da.

Aipatutako abesbatzez gain, María Martín sopranoak, Lucía Gómez mezzosopranoak, David de Oliveira tenorrak, Jesús García baritonoak eta Koruko Andre Maria Musika Kaperako kideek ere parte hartuko dute, guztiak Andoni Sierraren zuzendaritzapean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide