Seaskako egutegiak salgai daude Herri Eskolan eta Ilargi tabernan

Baleike 2018ko azaroaren 29a

Lau euroren truke erosi daitezke Iparraldeko Ikastolen Elkarteko egutegi hauek.

Urte berria gertu dagoela-eta,  SEASKAk, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, salgai jarri ditu bere ohiko egutegiak. Egutegia ezezik euskal izendegia ere badela esan genezake, bertan egunez egun euskal izenak zein bakoitzari buruzko azalpen txiki bat azaltzen baitira. Zumaian Herri eskolan eta Ilargi Tabernan daude salgai, 4€-ko salneurrian. Biltzen den dirua iparraldeko ikastolak laguntzeko erabiltzen da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide