Janari bilketa erraldoia egingo da bihar eta etzi

Baleike 2018ko azaroaren 29a

Euskadi osoan egingo da janari bilketa hori, eta Zumaiaren kasuan, lau supermerkatutan jasoko da.

Bihar, azaroak 30, eta etzi, abenduak 1, janari bilketa erraldoia egingo da Euskadi osoan. Hala, Zumaiako Elikagaien Bankutik jakinarazi dute, herrian ere, bilketa hori egingo dela lau denda handitan: Alai auzategiko, Foruen enparantzako eta Ardantzabideko Eroskietan, eta amaitzeko, BM supermerkatuan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide