Kauldik 5 gol sartu ditu Bidasoaren azken garaipenean

Baleike 2018ko abenduaren 2a

Handia da Irungo Bidasoa denboraldi honetan egiten ari dena. Sailkapeneko bigarren postuan da, 17 punturekin. Ligako 12 partida jokatu ondoren, Bartzelona indartsua bakarrik dago irundarren aurretik. 

Atzo jokoan zeuden bi puntuekin itzuli zen Bidasoa Guadalajaratik 31-32 emaitzarekin irabazi ondoren. Kauldi Odriozola zumaiarrak bost golekin lagundu zuen bere taldearen garaipenean. 

Ander Torrikoren Blendio Sinfinek, berriz, ezin izan zuen garaipena lortu Logroñora egindako bisitan. 32-27 galdu zuten kantabriarrek. Torrikok 6 gol sartu zituen partida honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide