Azkoitiko San Andres xake torneoa

Kbi Zumaiako Xake klubeko jokalariek parte-hartze oso ona eduki dute Azkoitiko XXIII. San Andres Torneoan.

Zumaiako lau jokalarik parte hartu dute Azkoitiko San Andres Torneoan. Lehen Torneoa izan da gure klub berriarentzat. Maila handiko torneoa izan da 105 parte-hartzailerekin; 4 FM (Maestro Fide) eta IM bat (Maestro Internacional) ziren horien artean. Zumaiarren azken sailkapena honako hau izan da:

Aranzabal Aguirre Xabier  : 6. postuan ,7,5 punturekin
Aizpurua Aldalur Kepa:        45. postuan, 5,5 punturekin
Sarasketa Irastortza Oier :   92. postuan, 3 punturekin
Sarasketa Osa Aitor :            97. postuan, 3 punturekin

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide