Udaraz geroztik Saregileen plazan elkartzen dira herriko hainbat jubilatu eta pentsionista astelehenero. Jubilazio duinen aldeko pankarta eskuan, beraien borrokak ez du etenik. Gaur, elkarretaratzea egin beharrean, manifestazioa egin dute Erribera kalean zehar.