Udal elkarteak lana bilatzen laguntzeko bi ikastaro eskainiko ditu abenduan

Baleike 2018ko abenduaren 3a

Lan elkarrizketak eta curriculumak nola egin erakutsiko dute bi ikastaro horietan.

Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak bi ikastaro berri eskainiko ditu abenduaren 13an eta 18an. Lehenengoa, Lan elkarrizketa deiturikoa, hilaren 13an egingo da Udal elkarteak Zarautzen duen egoitzan, euskaraz, eta 09:30etatik 12:30etara.

Bigarrengoa, Curriculuma hodeian izenekoa, plataforma berriek nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko da. Gaztelaniaz izango da ikastaroa, Udal elkartearen egoitzan eta 09:30etatik 12:30etara.

Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Informazio gehiago hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide