Gertu merkatari eta ostalarien elkartea

Gabonetako erosketa bonoak eskuratzeko aukera izango da asteartetik aurrera

Baleike 2018ko abe. 9a, 07:00

Bono horiek Gertu elkarteko dendetan erabili ahal izango dira.

Aurtengo Gabonetako erosketak egiteko aukera bikaina eskaintzen du Gertu merkatari eta ostalaritza elkarteak. Datorren asteartean, hilaren 11n, turismo bulegoan saltzen jarriko diren bonoei esker, erosketak merkeago egiteko aukera izango dute herritarrek.

Bono horiek 35 euro balio dute, baina, ordainetan, 50 euroko balea jasoko dute erosten dutenek. Herritar bakoitzak bono bakarra erosi ahalko du eta abenduaren 11tik 31ra izango du erabiltzeko aukera Gertuko dendetan.

Horretaz gain, eta elkartearen 20. urteurrena ospatuz, 5.000 euroko zozketa berezia ere egingo dute. Guztira, 1.000 euroko erosketa bono bat eta 500 euroko 8 bono zozkatuko dira. Gainera, ostalariek ere beraien zozketa propioa izango dute. Horrela, abenduaren 17tik 21era, egunero, champagne botila batez eta 2 botila ardoz osatutako lotea zozkatuko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide