Astelehenean zabalduko dute neguko kirol ikastaroetan izena emateko epea

Baleike 2018ko abenduaren 8a

Ikasturteko bigarren hiruhilerako egitarau zabala antolatu dute uretako eta lehorreko kirol jarduerekin. 

Cycling, pilates, aerobic, total training, TRX, GAP eta Zumba fushion ikastaroak dira kiroldegiak eskainiko dituen lehorreko jarduerak. Haur eta nerabeentzako Zumba klaseak ere emango dituzte, hiru adin multzotan:  6-8 urteko haurrak, 9-12koak eta 13-15ekoak, hain zuzen.

Uretako jardueren artean, sei hilabetetik aurrerako haurrek ere izango dute igeri egiten ikasteko aukera. Hiru urtetik gorako haurren ikastaroei jarraipena emango diete, eta helduen kasuan, trebetasunaren araberako lau talde osatuko dituzte: hastapena, erdi maila, hobekuntza eta hobekuntza +.

Astelehenetik ostiralera eskainiko dituzte ikastaroak, goizez zein arratsaldez. Bazkide direnek eta ez direnek izango dute izena emateko aukera. 

Interesdunek kiroldegian izena emateko aukera izango dute, gustukoen duten ikastaroan, abenduaren 10etik aurrera. Ikastaroak hiruhilekoak izango dira: urtarrilaren 7tik martxoaren 22ra, alegia. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide