Gabonetako argiak piztu dituzte

Baleike 2018ko abenduaren 9a

Gabonearako egunak besterik ez dira falta, eta jai giroan murgiltzeko, Gabonetako argiak jarri ditu udalak herriko kale batzuetan. Argiak gai hartuta, argazki lehiaketa antolatu dute aurten ere. 

Argazkiak aurkezteko epea abenduaren 24tik urtarrilaren 8ra bitartekoa izango da, eta whatsapp bidez bidali beharko dira 688 844 400 telefono zenbakira. Egilearen izen abizenak jarri beharko dira igorritako mezuan.

Epaimahaia Kultur eta Turismo saileko, Distira argazki elkarteko eta Baleike aldizkariko kideek osatuko dute. Eta argazki onenaren saria irabazten duenak, Zelai Hoteleko jatetxean bi dastatze menu eskuratuko ditu. Argazki onenak, gainera, udal webgunean eskegiko dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide