"Nere ingurua oso euskalduna izaki, aldaketa handirik ez dut somatu. Jendearen ilusioa, berriz, izugarria izan dela uste dut. Euskaldunak asko garela eta prest gaudela euskalduna ez dena ere euskaldun egin dadin lan egiteko. Gisa honetako ekintza gehiagoren beharra dugula uste dut Oso ekintza positiboa izan delakoan nao".
* * *
"Euskaraldiak ilusioa sortu duela iruditzen zait, zerbait berritzailea izan da, ta jendeak txapa harrotasunez eraman du. Gizartea eta alderdi politiko ezberdinetako jendea iniziatiba honetan elkartuta ikusi da, ta hori oso positiboa iruditu zait. Hizkuntza ohituren aldaketan berriz, positiboa izan da zenbait jende aho biziren txaparekin ikustea ta “pistinara” botatzea beraien burua. Aho bizi izan diren zenbait jenderekin sorpresa politta hartu dugu, ta horiekin hizkuntz inertziak aldatu ta mantenduko ditugu denbora. Belarriprest izan direnekin aldiz, zailagoa egin zait, Euskaraz hitzegin bai, ta beraiek erdaraz erantzutean, …. Ba berriz beraiei euskaraz erantzutea zailago egin zait. Hauekin hizkuntza inertziak aldatzea gehiago kostatu zait eta denboran mantentzea zailago izango dela iruditzen zait".
* * *
"Nik uste dut denoi balio izan digula euskararekiko gure jarreraren kontzientzia hartzeko. Benetako lana hamabigarren egunetik aurrera hasiko da".
* * *
"Euskaraldia ikaragarri ideia ona iruditu zitzaidan, orain arte euskeraz hitz egiten ez nuen baina euskaraz zekiten 3 lagunekin hemendik aurrera euskaraz egitea lortu dugu".
* * *
"Nire esperientzia euskara ohituren inguruan ez da gehiegi aldatu, beti egiten baitut euskaraz leku guztietan, Iparraldeko azkenengo herri koxkorretik Nafarroaraino baina bai sortu duela batura sentimendu sakon bat, euskarak batu gaituen sentsazio nabarmena sentitu dut. Oso aberasgarria izan da.
Pertsona batekin euskaraz hitz egiteko ohitura hartu dut 10 egun hauei esker, atzerritarra da bera eta gazteleraz hitzegiteko ohitura genuen aspaldidanik, ez nekien euskaraz ikasita zegoenik alegia, aberasgarria gertatu da beraz ekimen guzti hau niretzat".
* * *
"Alde batetik, hizkuntzaren aukeraketa konzienteago bat egiteko balio izan dit niri Euskaraldiko ekimenak. Bestetik, euskaradun askok euskararekiko duten lotura emozional falta modu gordinean somatu dut nire inguruan. Egin den kanpaina erraldoiaren ondoren, “ze kristo egin behar da euskaraldian” edo “buf, nik egiten diat behar diatenean” esaldien tankerakoak nahi baino sarriago entzun ditut".
* * *
"Aipatu beharko nuke momentu honek eman digun harrotasuna".
* * *
"Nire kasuan (ahobizi) etxean bikotearekin euskeraz gehiago mintzatu naiz eta berak (belarri prest) nahiz eta askotan erdaraz egiten jarraitu euskeraz gehiago mintzatzeko saiakera egin du. Horrela jarraitzeko asmoa dut eta pixkanaka ea ohiturak aldatzen goazen".
* * *
"Oso pozik eta itxaropentsu".
* * *
"Benetan oso ondo sentitu naiz 11 egun hauetan eta nere helburu txikia lortu detelakuan nao. Orain jarraitzea falta. Mundiala izan da, datorren urtean gehio".
* * *
"Pozik nago. Elkarrizketak bi hizkuntzetan naturaltasunez egitea lortu dut zenbait lagunekin. Eta espero dut horrela jarraitzea".
* * *
"Orokorrean positiboa izan dela uste dut. Ustez, euskeraz ez zekiten jende askok badakitela gure hizkuntza hitzegiten ikusi izan da, eta honek euskarari bultzadatxo bat emango diola uste dut".
* * *
"Ni euskaraz bizi naiz normalean eta nire ingurua euskalduna da ia erabat. Badut, hala ere, harremana euskaraz ulertu bai, baina hitz egiteko erraztasunik eta ohiturarik ez duen hainbat lagunekin. Orain arte horiekin harreman nahastu samarra izan det, orain euskaraz gero erdaraz, eroso sentitu ezinik. Euskaraz egiten nienean somatzen nuen haiek ez zeudela eroso eta erdaraz egiten nienean neu nintzen eroso sentitzen ez zena. Euskaraldia hasi zenean erronka jarri nion nire buruari, horiekin euskaraz hasiko nintzela. Egia esan ez zait erraza gertatu, kasuren batean nire burua nahikoa arrotz sentitu det lagun jakin batekin euskaraz aritzean, hainbeste urte berarekin erdaraz aritu eta gero.
Sortu den giroa eta txapak aitzakia ezin hobea izan dira lagun jakin horiekin ohiturak aldatzeko. Hasi eta bosgarren egunean edo batekin hausnarketa txiki bat egin nuen eta galdetu egin nion ea eroso sentitzen zen. Erantzun zidan hasieran ez zela oso eroso sentitzen euskaraz egiten nionean, nonbait euskaraz egiteko zuen ezina nabarmentzen ziola eta horrek egon ezina sortzen ziola, baina egun batzuk pasatuta erosoago sentitzen zela, uste baino hobeto. Azkenean erabaki dugu aurrerantzean ere nik euskaraz egingo diodala eta berak niri nahi duen bezala. Kontu txikiak dira, baina niri behintzat Euskaraldiak lagundu egin dit hiruzpalau lagunekin ohiturak aldatzeko eta harro nago nire buruari jarri nion helburu txiki hori bete dudalako. Aitortu behar det kosta egin zitzaidala lehengo bi edo hiru egunetan, nire tripako mintxoak pasatu nituen, baina inguruak asko lagunduta urratsa egin det. Horretaz gain uste det balio izan duela euskarari buruz jarduteko lagunartean. Ilusioa sumatu det inguruan, eta gehienetan harrera ona izan duela sumatu det baita euskaraz ez dakitenen artean ere, errespetuzkoa behintzat".
* * *
"Euskaraldian Belarriprest txapa eramaten ez ditut aldaketak nabaritu.Lehen bezala paziente gehienetan Euskaraz elkar komunikatu dugu. Lankideekin,zailago, lankarga izugarria daukagu egun hauetan.
Txapa eramaten "rara" sentitu naiz, etiketa batekin. Elkarbizitza hobetzeko antolatutako bileretan, ariketa batean, nire buruari izendatu nuen: Inetiquetable"
* * *
"11 egun hauetan zehar oso eroso sentitu naiz. Ohikoa dena baino pertsona gehiago entzun ditut euskaraz egiten eta belarriak eskertu du hori. Bestalde, euskaraz erdizka dakitenen artean, saiakera asko ikusi ditut euskaraz solasteko, eta hori oso polita izan da. 11egun egin ditugu, baina ez gara ahaztu behar urteko 365 egunez".
* * *
"Oso gustora ibili gea. Urte osoan euskaraz bizitzeko prest".