Jolas parke berria jartzen ari dira Beheko plazan

Baleike 2018ko abenduaren 11

Eguraldia lagun bada, egun gutxi barru irekiko da haurrentzako jolasteko espazio berria. Lan horiek 29.061,94 eurotan esleitu dira Artepolitan eta Urbabil enpresei.

Gaur hasi dira Beheko plazako jolas parkea muntatzeko lanak, eta eguraldia aldeko badago, aste honetan bertan zabaltzeko asmoa du Zumaiako Udalak.

Lan honen egikaritza 2018ko aurrekontuetan jaso zen, eta 29.061,94 eurotan (BEZ barne) esleitu zitzaizkien Artepolitan eta Urbabil enpresei. Jolas parkean koloretako segurtasunezko lurra eta hainbat jolas elementu jarriko dira: hiru zabu mota desberdin dituen bat, txirrista eta eskalatzeko sokak dituen beste bat eta bueltaka ibiltzeko azken bat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide