Gertu merkatari eta ostalarien elkartea

Gabonetako kanpaina berezia antolatu du merkatari elkarteak bere 20. urteurrena ospatzeko

Baleike 2018ko abe. 12a, 08:07

Gabonak oso gertu dauzkagu dagoeneko eta aurten, bere 20. urteurrena dela eta, Zumaiako Merkatari eta Ostalaritza Elkarteak Gabonetako kanpaina berezia egingo du.

Kanpaina honen baitan lau ekimen antolatu ditu elkarteak:

  1. Zozketa berezia: bertan jokoan 5000 euro jarriko dira: 1000 euroko erosketa bono bat eta 500 euroko zortzi erosketa bono. Parte hartzeko Zumaiako establezimenduetan erosketak egiterakoan txartel bat bete beharko da. Urtarrilean jakingo da nortzuk diren irabazleak.

  2. Erosketa bonoak, turismo bulegoan daude salgai, abenduaren 11tik aurrera. 35 euro ordainduta 50 euroko balea jasoko da Gertu elkarteko dendetan erabiltzeko. Pertsonako bono bat erosi daiteke . Erabiltzeko datak abenduaren 11tik 31ra dira.

  1. Osatalariek ere izango dute beraien zozketa berezia. Abenduaren 17tik 21era egunero zozketatuko dute elkarteko taberna eta jatetxeetan xanpain botila batek eta 2 ardo botilak osatzen duten lotea.

Aurretik iragarri bezala, ERAKUSLEIHO LEHIAKETA izango da aurten ere. Botoa ematen dutenen artean Smartbox kaxa bat zozkatuko da (bi lagunentzako hotel gau bat+ afaria+ gosaria).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide