'Miss Karaoke' eta 'Linbo planeta' antzezlanetarako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike

Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari aretoan, helduentzako eta haurrentzako bana. Ostiralean, 22:00etan, Miss Karaoke antzeztuko dute, eta igandean, 12:00etan, Linbo planeta. 

Udal Kultura Sailak bi antzezlanetarako sarrerak eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Antzezlan bakoitzean hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu. Zozketetan parte hartzeko ondorengo formularioak bete beharko dituzue:

Miss Karaokerako, hemen. 

Linbo planetarako, hemen. 

Saridunen izenak ostiral goizean aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide