Hasi da aurtengo Klarinete Maratoia

Baleike

Gaur arratsaldean eman zaio hasiera aurtengo Klarinete Maratoiari. Errenteria musikal, Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko eta Zumaiako Musika Eskolako ikasleek eman dute kontzertu hau. 

Igandera bitartean klarinete doinuak izango dira nagusi Zumaian. Hala, Sapere Aude Sinfoniettako antolatzaileek, ikastaroez gain, kontzertu sorta prestatu dute. Hurrengoa bihar bertan egingo da, 20:00etan hasita, Valentin Manterola margolariak Mari Kalean duen estudioan. Pintxo pote musikala egingo dute bertan.

Erlazionatuak

XVII. Klarinete Maratoia

Baleike 2018 abe 11 Kultura

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide