Familian jolas egiteko aukera izango da igandean Ludotekan

Baleike 2018ko abenduaren 13a

Igande arratsaldean familia giroan jolas egiteko aukera zabalduko du Zumaiako Ludotekak. 17:00etatik 19:30era bitartean gauzatuko da ekintza.

Arratsalde horretan ezingo du haurrak bakarrik egon, beharrekoa izango da heldu batez lagunduta egotea, egun horretan Ludotekako hezitzaileak ez direlako haurren arduradunak izango. Ekimena herritar orori dago zabalduta, baina kontutan hartu behar da Ludoteka 4-5 urtetik gorako haurrei zuzenduta dagoela. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide