Bi antzezlan izango dira asteburu honetan Aita Mari zinean: Miss Karaoke gaur gaueko 22:00etatik aurrera, eta Linbo planeta igandean eguerdiko 12:00etan. Udal Kultura Sailak antzezlan bakoitzerako hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak hauek dira:
Miss Karaoke: Eneritz Artetxe, Joxe Joakin Aizpurua Aizpurua eta Nekane Lizarralde.
Linbo planeta: Arritxu Bidasoro, Ihintz Linazisoro eta Naiara Eizagirre.
Zorionak saridunei. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue zain.
Adi egon, hemendik minutu gutxira beste zozketa bat jarriko dugu eta abian.