Katekesiko antzezlana, gabon giroan eta esker onez

San Pedro parrokia 2018ko abenduaren 15a

Pasa den ostiralean katekesiko haurrek gabonetako antzerkia aurkeztu zuten San Pedro parrokian: “Jesus haurra galdua, eta tenpluan aurkitua”. Antzezlana ez ezik, gabon kantak festa giroan abestu eta opariak zozkatu ziren familia guztien artean.

San Pedro Parrokiak eskerrak eman dizkie arratsalde hau gozatzera hurbildu ziren familia eta herritar guztiei, modu berezian Zumaiako Udalari eta bertako langileei beraien lan eta laguntzagatik eta baita, noski,  haurrei ere, egindako lan bikainagatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide