Asobal Kopako finala jokatuko du Kauldi Odriozolak Bidasoarekin

Baleike

Granollersen aurka jokatu du finalerdia Bidasoak, gaur arratsaldean. Lehia estua izan arren, Bidasoa izan da nagusi.

Asobal Ligako Kopako finalera sailkatu da gaur Bidasoa Irun, Granollersen aurka jokatutako neurketan. Partidaren lehen zatian Granollers izan da nagusi, baina Bidasoako jokalariak gailendu dira azkenean, markagailua 30 - 25 utzita.

Duela 22 urte sailkatu zen Bidasoa azken aldiz finalera. Barça izango dute aurkari finalean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide