Gazteentzako idazle tailerraren inguruko bilera egingo dute gaur Alondegian

Baleike 2018ko abenduaren 17a

Gazte literaturzaleekin idazle tailerra osatu nahi du udalak. Idatziz eta irakurriz, euskal literaturaren berri eman eta idazten zein irakurtzen irakatsiko dute bertan. 

Literaturzaleak izan gabe ere, idaztea gustuko dutenak edota etorkizuneko lanbidean idatzi egin beharko dutenak ere gonbidatu dituzte. Testu bat antolatzeko estrategiak ikasiko dituzte horiek, hizkuntza modu eraginkor batean erabiliz. 

Genero guztiak landuko dituzte, besteak beste, poesia, prosa, antzerkia eta saiakera. 14-18 urteko gazteei zuzendu diete tailerra; hala ere, ez dizkiote ateak inori itxiko. Zalantzak argitu eta egunak zehazteko bilera egingo dute gaur, 19:00etan Alondegia kultur etxean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide