Udal aurrekontuetarako ekarpenak egiteko aukera zabalik dago oraindik

Baleike 2018ko abenduaren 17a

Herritarrek aurrekontuak@zumaia.eus helbide elektronikoa eskuragarri dute nahi beste ekarpen egiteko.

2019ko udal aurrekontuetarako ekarpenak egiteko aukera dute herritarrek. Azaroko udal aldizkarian argitaratu zen bezala aurrekontuak@zumaia.eus helbide elektronikoa erabil dezakete proposamenak bidaltzeko. Orain, gainera, Zumaiako Udalak,  udaletxeko sarreran kutxa bat jarri du ekarpenak paperean egitea nahiago duten herritarrei erraztasunak emateko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide