Ostegunean itxiko dute maiatzera bitarteko Forondako ikastaroetan izena emateko epea

Baleike 2018ko abenduaren 17a

Foronda kultur etxean eskaintzen diren ikastaroetarako izen emate epea itxiko dute ostegun honetan. Urtarriletik maiatzera bitarteko ikastaroetan parte hartzeko deialdia da hau.

Alondegia kultur etxean bertan eman daiteke izena, 9:30etik 14:00etara, baita telefonoz (943 861 056) edota posta elektroniko bidez (kulturetxea@zumaia.eus)

Deialdi honetan honako ikastaroetarako eman daitezke izenak:

Egur taila

Astearteetan, 18:00-20:00

Urtarrilak 8 – Maiatzak 28.  Hileko 25 euro

Ohiturazko ehungintza

Ostegunetan, 18:00-20:00

Urtarrilak 10 – Apirilak 11, 75 euro ikastaro osoa

Kontrol mentala: Silva metodologia

8 ostegun,18:30-20:00.

Urtarrilak 10 - Otsailak 28.  Doan

Oinarrizko zeramika

Astearte + asteazkenetan, 17:30-18:30.

Urtarrilak 8 - Apirilak 17, 75 euro ikastaro osoa

Yoga in English +16 urte

6 larunbat, 10:00 - 11:00

1/19, 2/2+16, 3/9+23, 4/6 6  Torreberrin 30 euro ikastaro osoa

Alondegia kultur etxetik adierazi dutenez, beste ikastaro batzuetan badago oraindik tokia: pintura tailerrean, edota asteazkenetako Taichi saioetan, alegia, galdetu (pintura tailerra, taichi asteazkenetan). Kultur etxearekin harremanetan jar zaitezkete leku horien berri izateko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide