Kauldi Odriozola munduko txapelketatik kanpo geratu da

Baleike

Kauldi Odriozola Bidasoa taldeko jokalariak ez du munduko eskubaloi txapelketa jokatuko. Jordi Ribera hautatzaileak lehen zerrenda batean sartu zuen zumaiarra, baina bigarrenetik kanpo utzi du. 

Datorren urte hasieran jokatuko da munduko txapelketa Danimarkan eta Alemanian. Jordi Riberak 28 izeneko lehen zerrenda bat egin zuen pasa den astean, eta bertan agertzen zen Kauldi. Aste honetan, baina, txapelketa hau jokatuko duten 19 jokalarietatik kanpo geratu da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide