Zabaldu dute Gabonetako xake txapelketarako izen ematea

Baleike 2018ko abenduaren 19a

Gabonetako xake txapelketa jokatuko dute aurten ere. Abenduaren 27an egingo da, arratsaldean, Alondegiko Oxford aretoan. Bi txanda izango dira: haurrentzako eta helduentzako bana.

Kbi Zumaiako xake kluba aurkeztu zuten orain aste batzuk, eta horrek hainbat haur erakarri ditu xakearen mundura. Horregatik, 14 urtetik beherako gaztetxoei zuzendutako partidak jokatuko dituzte hilaren 27an, 16:00etatik aurrera. Helduen partidak 18:00etan hasiko dira, hauek ere Oxford aretoan. 

Txapelketan parte hartzeko zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera idatzi beharko da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide