Bihar, abenduaren 20an, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezaguna Zumaiako Kabi-a parafarmazian izango da hitzaldia ematen. Baratza gaia oinarri hartuta, bere azken liburuaz Bizi Baratzea garaian garaikoa garaiz hitz egingo du. Bide batez, 2019ko Ilargiaren Egutegiaren aurkezpena ere egingo du usurbildarrak. Bertaratzen direnak baratze, fruitu arbola, lore eta basoari buruzko galderak eta zalantzak argitzeko tartea ere izango dute.