Bikain ziurtagiria jaso du GKNk

Baleike 2018ko abenduaren 19a

Argazkia: UEMA.

Atzo banatu zituen Eusko Jaurlaritzak aurtengo euskararen kalitate ziurtagiriak Gasteizen. Eskualdeari dagokionez, GKNz gain, Zestoako Udalak eta Azpeitiko Abelur Kooperatibak ere lortu dute.

Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza kudeaketaren normalizazio maila egiaztatzen eta aitortzen duten Bikain ziurtagiriak banatu zituen atzo Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Europa Biltzar Etxean. Ziurtagirien hamargarren edizio honetan 20 erakundek eta enpresak jaso dute bereizgarria. Zumaiako GKN Driveline enpresak zilarrezkoa eskuratu du, eta Zestoako Udalak eta Abelurrek goi mailakoa.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak (HPS) banatu zituen sariak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide