Musika Eskolako ikasleek entzunaldia eskainiko dute bihar

Baleike

Urtea amaitzeko, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasleek entzunaldia eskainiko dute bihar komentuan. Bihar izango da, baita ere, urteko azken klase eguna.

Aste honetarako bi ekitaldi prestatu dituzte Musika Eskolako ikasleek. Trikitixa taldea Otezuri zentroan izan ziren astelehenean.

Bihar, osteguna, 18:30ean, Musika Eskolako ikasleen entzunaldia izango da komentuan. Egun honetan klaseak 18:00ean amaituko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide