Sapere Aude Sinfoniettak Klarinete Maratoiaren balorazio positiboa egin du

Baleike 2018ko abenduaren 19a

Argazkia: Sapere Aude Sinfonietta.

Igandean amaitu zen XVII. Klarinete Maratoia eta antolatzaileek partaidetza handia egon dela gogoratu nahi izan dute, besteak beste.

Hau izan da antolatzaileek ohar baten bidez azaldu dutena: "Jardunaldi desberdinak izan dira eta parte hartzea ona izan da. Aurtengo hamazazpigarren edizio berezi honetan 80 laguneek baino gehigo izena eman dute ikasle gisa eta honi gehitu behar zaizkio, musika bandako kideak, erakusketarako etorri ziren musika etxeetako profesionalak eta hainbat musika eskola zein kontserbatorietako irakasle. 

17. edizio egin eta hainbeste partaide izatea marka  handia da, eta erakusten du Maratoia ez dela atzean geratzen ari. Bost egunetan zehar gauza asko eskaini dira: klarinete eskoletaz gain, erakusketa, Clarinet Clinic saioak, emanaldiak, lehiaketa, kontzertu bikainak, Alexander teknika…  Ildo beretik, antolatzaileak ari dira hurrengo ediziorako bueltaka eta itxura ematen. Adin guztietako Kontserbatorio eta Musika Eskola askotako ikasleak hurbildu dira Zumaira egun horietan; askok errepikatu egiten dute eta beste batzuk estreinekoz etorri dira, baina hurrengo urtean bueltatzeko asmoa azaldu dute, nahiz eta egunerokotasunagatik mugitzeko magultasun arazoekin topatu.  Publiko zabalera eskainitako ekitaldietan ere jendearen harrera ona izan da. Bitxikeri moduan aipatu behar da kanpotar ugari inguratu direla eta guztiek eskerrak eman dutela honelako ekintzak aurrera eramagateagatik". 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide