San Tomas eguna ospatuko da bihar Alai auzategian

Baleike

Alai Kultur Elkarteak eta Zumaiako Udalak antolatuta hainbat ekintza izango dira eguerditik iluntzera arte.

Azpeitian eta Donostian ez ezik, Zumaiako Alai auzategian ere ospatuko da bihar San Tomas eguna. Hala, 12:00etatik 15:00etara, musikaz lagunduta, txistorra jateko aukera izango da horretarako jarriko den txosnan. 

Arratsaldeko bostetan, berriz, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia egongo da. 18:00etan, aldiz, trikitilariek auzoa alaituko dute beraien doinuekin, eta amaitzeko, 'A santo de que' taldearen kontzertua izango da, 20:00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide