Ezbeharraren ondorioz, A-8 autobidea itxi dute Irungo noranzkoan. Ertzaintza eta suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta ezkerreko erraila ireki dute. Bi kilometroko auto ilarak sortu dira, baina trafikoa bideratzen ari dira dagoeneko. Ez da zauriturik izan.