Eduardo Agirre, garaile Ugarein zirkuituan

Baleike

Xistera klubak antolatutako Ugarein zirkuituko finalak jokatu ziren atzo Markina Xemeingo frontoian. Eduardo Agirre zumaiarrak jantzi du txapela gazteen mailan. 

Ekainean jokatu zituzten txapelketa honetako lehen partidak; finalak, berriz, atzo jokatu zituzten. Gazteen mailako finalean Danel Mandiola markinarrarekin osatu du bikotea Agirrek, eta aurkariak Aitzol Galletebeitia lekeitiarra eta Miarritzeko Aize Iturralde izan zituzten. Bi setetan erabaki zuten finala Agirrek eta Mandiolak: 15-9 eta 15-10.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide