Zumaiakoren beteranoek irabazi dute Orioko triangularra

Baleike 2018ko abenduaren 24a

Futbolari beteranoen triangularra jokatu zuten atzo Orioko futbol zelaian. Hiru partidak jokatu ondoren, zumaiarrak izan ziren nagusi.

Orioko, Old Blacks eta Zumaiako beteranoak taldeek jokatu zuten atzo Orioko Mendibeltz futbol zelaian. Lehen partidan Zumaiakok 1-0 emaitzarekin irabazi zion Oriokori. Bigarrenean Orioko izan zen nagusi 1-0 emaitzarekin Old Blacksen aurka, eta hirugarrenean zumaiarrak nagusitu zitzaien Old Blacksekoei 3-2 emaitzarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide