Iñigo Peña saritu du Basque Team Fundazioak

Baleike 2018ko abenduaren 27a

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak harrera egin zien atzo Basque Team Fundazioko kirolariei. Basque Team-ek aurten bekatutako kirolari eta teknikari gehienak bildu ziren Euskadiko Artxibo Historikoan egindako harrera ekitaldian, Bilbon.

Basque Team Fundazioak harrera ekitaldia aprobetxatu zuen urteko kirolari onenak nabarmentzeko. Omenduen artean, Iñigo Peña piraguista zumaiarra zegoen. Peñak zilarrezko domina irabazi du aurten Munduko txapelketako K2-1.000 metrokoan, eta brontzezkoa k4-1.000 metrokoan. Eguzkilore urdina jaso du Peñak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide