On Gourmet, etxean bezala jateko aukera eskaintzen duen saltokia

Baleike 2018ko abenduaren 28a

Abenduaren 21ean zabaldu zituen ateak On Gourmet saltokiak, Itzurun zuhaizbidean. Maila goreneko bertako elikagaiak aurkituko dituzue bertan.

Urtezahar gaueko afarirako, edota Urteberri eguneko bazkarirako, maila handiko gaiak nahi badituzue, On Gourmet saltokitik pasa zaitezkete. Azpizun eta txuleta ederrak aurkituko dituzue, baita urdaiazpiko iberikoa ere. Kontserbetan, kutixietan eta prestatutako janarietan eskaintza handia du saltoki honek: bakailaoa, txibiak, olagarroa, atuna eta antxoak, eta abar luze bat. Denak ere bertako ekoizleek prestatutakoak. Jatordu hauetarako jakiak aurkituko dituzue bertan.

Ahaztu gabe On Gourmet saltokiak eskaintzen duen ardoen, sagardoen eta txakolinen eskaintza. Baita opari gastronomikoak egiteko aukera ere.

Gozogintzako produktuak edota errege opilak ere eskatzeko aukera izango duzue On Gourmeten.

On Gourmet egunero izango duzue zabalik Itzurun zuhaizbideko 1. zenbakian, baxuan. Telefonoz ere jar zaitezkete beraiekin harremanetan, 943 143 506 telefonora deituta.   

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide