'Urola ibaia' dokumentala emango dute asteazkenean Alondegian

Baleike

Urola ibaia dokumentalaren beste emanaldi bat egingo da urtarrilaren 2an, asteazkena, 19:00etan Alondegia Kultur Etxean.

Dokumentalaren hasierako aurkezpena Luis Juaristik egingo du. Egileek dokumental hau egiteko erabakia hartu zuten Urola ibaiaren egoera ikustarazteko eta baita herritarrak ingurumenaren zaintzaren garrantziaz kontzientziatzeko.

Dokumentala Unesco Etxeak Geoparkearekin elkarlanean antolatu duen 'Gure mundua eraldatzeko 17 helburu' erakusketaren baitan emango da. Erakusketa hau urtarrilaren 6ra arte dago zabalik Oxford aretoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide