San Silvestre lasterketa korrituko da bihar eguerdian

Baleike 2018ko abenduaren 30a

Gabon garaian antolatzen diren kirol jardueretatik hirugarrena eta azkena egingo da bihar eguerdian, Zumaian. IX. San Silvestre lasterketa, hain zuzen ere. 

Eguerdiko 12:00etan haurren lasterketak korrituko dira, eta 12:30ean helduenak. Maila bakoitzean bete beharko dituzten distantziak hauek dira:

  • Benjaminek eta aurrebenjaminek: 250 metro-
  • Alebinek eta infantilek: 1.100 metro.
  • Helduek 5.000 metro.

Izenak Lubaki kiroldegian eman daitezke (943 862 021), doan. Gaur da izenak emateko azken eguna.

Sari bezala, kirol materiala eta opari txartelak zozkatuko dituzte. 13:30ean lasterketako sariak eta Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak banatuko dituzte. Goiz partean txorizo pintxoak eta salda izango da dastagai Beheko Plazan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide