Hamabi lan aurkeztu dituzte aurtengo Urrezko Pertxa film laburren lehiaketara

Baleike

Torreberri Gaztetxeak film laburren VII. Urrezko Pertxa lehiaketa egin berri du. Hamabi lan aurkeztu dituzte lehiaketara eta irabazlea Flishtegia 1080 lana izan da. 

Parte hartzaileek bi egun izan dituzte beraien lanak egiteko. Hilaren 27an eman zituzten aditzera zein izango ziren gaia eta tresna (flyscha eta fregona), eta bi egun geroago erakutsiko ziren lanak eta egingo zen sari banaketa. Denbora horretan irudimena landu behar izan dute zinegile gazteek. 

Hemen dituzue lehiaketara aurkeztutako hamabi lanak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide