Irati Osa eta Peru Nolaskoain, urteko kirolari onenak

Baleike

Azken urteotan bezala, Zumaiako Udalak herriko kirolari onenak saritu ditu urteko azken egunean.

San Silvestre lasterketan zehar eman dituzte urteko kirolari onenen sariak. Aurten Irati Osa eta Peru Nolaskoain aukeratu dituzte. Peruk entrenamendua zuen, eta aita Felixek jaso du oroigarria bere izenean.

Osak bosgarren egin zuen irailean Portugalen jokatutako munduko piraguismo txapelketan; Nolaskoain, berriz, Athletic taldeko jokalaria da, eta Ligako debutean garaipenaren gola sartu zuen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide