Saltaka saioa urtea amaitzeko

Baleike

800 lagun inguruk, haurrek eta helduek, hartu dute gaur parte eguerdian korritu den San Silvestre lasterketan. Denek ere korrika saio bat egin nahi izan dute Urtezahar gaueko afaria baino lehen. 

Txikienak izan dira irteten lehenak. Gero infantilek eta alebinek egin dute lasterketa saioa, eta, amaitzeko helduen txanda izan da. Lasterketa honetan ohikoa den bezala, ez da saririk izan irabazleentzat; parte hartzaile guztien artean egin dira zozketak. Izan dira, bai, azkarrenak: Martin Amilibia gizonezkoetan eta Sara Mancisidor emakumezkoetan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide