Zientziarekin dibertitzeko aukera izango da bihar eta etzi Alondegian

Baleike 2019ko urtarrilaren 2a

Kimikarin izeneko tailerra antolatu du Zumaiako Udalak 8-12 urte bitarteko gaztetxoentzat. 11:00etatik 13:00etara izango da Alondegiko Oxford aretoan, bihar eta etzi.

Haurrek zientziarekin dibertitu daitezkeela ikusteko asmoz,  Zumaiako Udalak Kimikarin tailerra antolatu du biharko eta etzirako. Tailerra 8-12 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzenduta dago eta Alondegian egingo da, 11:00etatik 13:00etara. Guztira lau esperimentu egingo dituzte (izotz lehorra, area mugikorrak, elur artifiziala eta slime), lau taldetan banatuta eta ginkana moduko dinamika batean esperimentu batetik bestera pasako dira.

Jada ez dago tailerrean izena emateko aukerarik, plazak aspaldi bete zirelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide