Mari Mar Cortes New Yorken bizi den mediku-zientzialaria ekarri dugu urtarrileko zenbakiaren azalera. Garun errehabilitazioan aditua da zumaiarra, eta duela 10 urtetik etxeorratzen hiri ezagunean bizi da. Bere lanbideaz eta New Yorken bizitzeaz hitz egin digu.
Hitz tantak atalean Karakaseko Joxe Mari Aramendi elkarrizketatu dugu. Babarrun ekoizlea da, eta iazko Tolosako Babarrunaren lehiaketan hirugarren saria eskuratu zuen. Imanol Sesma artistarekin ere egon gara, eta musika eta marrazkia nola uztartzen dituen ikusi dugu. Erretratuaren atalean, aldiz, Maialen del Pilar ezagutu dugu; ekitaldiak antolatzen jarduten duen zumaiarra.
Hori guztia eta gehiago aurkituko duzue urtarrileko Baleike aldizkarian.