Astelehenean zabalduko da haurreskola publikoetan izena emateko epea

Baleike 2019ko urtarrilaren 2a

2017, 2018 edo 2019an jaiotako haurrentzat zabalduko da matrikulazio epea.

Zumaiako bi haurreskola publikoek matrikulazio epea irekiko dute urtarrilaren 7tik 11ra 2017, 2018 edo 2019an jaiotako haurrentzat. Matrikulazio hori ikasturte honetan, hain zuzen, martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasi nahi dutenentzat izango da. Informazio gehiago nahi dutenek bi haurreskoletara deitu dezakete (Arrangoleta haurreskola 943-86 22 92 eta Eskola Txikia 943-86 53 45) edo bertara gerturatu haurreskolak ikustera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide