Pilotari profesionalen eskuz binakako txapelketa bat hartuko du lehenbizikoz Zumaiak urtarrilaren 13an. Arratsaldeko 17:00etan hasita, Mendizabal III - Erostarbe eta Jaka - Garmendia bikoteen arteko norgehiagoka jokatuko da, eta ondoren arituko dira Elezkano II - Rezusta eta Irribarria - Zabaleta bikoteak.
Aitzuriko leihatilan bertan erosi ahal izango dira sarrerak, 30 euroren truke. Bihar goizeko 10:00etatik aurrera internet bidez ere erosteko aukera jarriko dute.
Sarrerak erosteko, klikatu hemen.