Azken egunak Unesco Etxeak antolatutako erakusketa ikusteko

Baleike 2019ko urtarrilaren 4a

Unesco Etxearen Gure mundua eraldatzeko 17 helburu erakusketa igandera arte egongo da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan.

Abenduaren 21an zabaldu zituen ateak Unesco Etxearen Gure mundua eraldatzeko 17 helburu erakusketak Zumaian. "Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du” ideia oinarri hartuta, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda berriaz eta 17 helburuez informatzea eta sentsibilizatzea du xede erakusketak. Garapen iraunkorrerako helburuetako bakoitza ilustrazio baten bidez adierazita daude, eta irudi horiek Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko artista hasiberriek nahiz eskarmentu handikoek egin dituzte.

Unesco Etxeak ilustrazio-lehiaketa bat antolatu zuen erakusketa osatzeko; guztira, 13 herrialdetako 170 artistaren 197 lan jaso zituen. Hautaketa egiteko, honako alderdi hauek hartu zituzten kontuan: genero-ikuspegia eta irudien zein hizkuntzaren erabilera ez sexista.

Erakusketa zabalik izango da igandera arte 18:00etatik 20:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide