Asteazkena izango da Beheko Plaza elkarteak antolatutako Errumaniarako bidaian izena emateko azken eguna

Baleike 2019ko urtarrilaren 7a

Errumaniarako bidaia maiatzaren 20tik 27ra izango da.

Beheko plaza jubilatu elkarteak bere bazkideentzat antolatutako Errumaniarako bidaian izen emateko azken eguna asteazkena, urtarrilak 9, izango da.  Bidaiara joan nahi dutenek Hogarreko bulegora zuzendu beharko dute 11:00etatik 12:00etara bitartean. Bidaia maiatzaren 20tik 27ra izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide